Urriaren 23an Turkia astindu zuen 7,2 magnitudeko lurrikara gertatu zen. Hona hemen horren inguruan albistegi batzuetan azaldutakoa.
Etiquetas: LURRA
Unibertsoa lantzen hasi gara eta honen inguruan gehiago sakontzeko lanean hasiko zarete zuek. Horretarako gai desberdinak ikertuko dituzue. Behealdean dituzue lanen izenburuak eta bertan "klik" eginez webquest-ean sartuko zarete (Kontuz! Bertan azaltzen diren zenbait atal aldatu ditugu beraz, ikasgelan honi buruz ematen diren argibideetara adi egon) .
GALAXIAK AZTERTZEN
BIZITZA UNIBERTSOAN-ASTROBIOLOGIA
ASTRONOMIAREN HISTORIA
ESPAZIOKO ESPLORAZIOAK
Etiquetas: UNIBERTSOA
El Hierro-n gertatzen ari diren erupzioen ondorioz ematen ahal diren faseak azaltzen dituen bideoa daukazue ondorengo web orrian. Igandean Antena 3-eko albistegietan azaldutakoa da.
Erupzioen faseak
Etiquetas: LURRA
El Hierro irlan gertatzen ari diren erupzioen inguruan albiste ugari entzun izanen dituzu. Hemen klik eginez gero erupzioaren ondorioz sortutako orbana ikusiko duzue.
Etiquetas: LURRA
El Hierro irla ezagutzeko bideoa.
Irailaren bukaeran erupzio arriskuaren inguruko notizia izan genuen. El Pais-eko grafiko batean hori azaltzen da. Klik egin.
Etiquetas: LURRA
Kanariar irlen jatorria azaltzeko hipotesi desberdinak daude. Hauek biltzen dituen bideoa daukazue jarraian.
Etiquetas: LURRA
Munduko lurrikara guztiak sismologia-zentruetan erregistratzen dira. Egun batzuk atzera joanez gero Kanariar Irletan gertatutako mugimendu sismikoen datuak azaltzen dira.Hemen duzue MEDITERRANEO ALDEKO SISMOLOGIA ZENTROKO informazioa.
Etiquetas: LURRA
Azken asteetan El Hierro irlan lurrikara ugari izan dira eta horren inguruan lan egingo dugu.
Lehenengo Kontinenteen jitoaren teoria eta tektonika globalaran teoria aztertuko ditugu.
Etiquetas: LURRA
Lehen saio hauetan zientzia sasizientziatik desberdintzeko tresna batzuk ikasi ditugu. Hona hemen horretarako erabili dugun bideoa.
Etiquetas: ZIENTZIA