Kodigo Genetikoa

on miércoles, 24 de marzo de 2010




Genetikari buruzko funtsesko kontzeptuak birpasatzen dituen bideoa.

NORK MUGATZEN DITU EZBERDINTASUNAK?

on lunes, 15 de marzo de 2010

ESZENATOKIA | ATAZA |EKOIZPENA |GIDA DIDAKTIKOA
NORK MUGATZEN DITU EZBERDINTASUNAK?
Egilea: MARIA JESUS LASARTE
WEBQUEST OSOA


ESZENATOKIA

Ba al zenekien ...

% 99,5ean ADN bera duzuela ...

Eta… gure ADNa % 98,8ean bera dela ere, ...


Zer du ADNak hain txikia den zati bat hainbeste nabaritzeko?

ATAZA


Zer da ADNa? Galderari erantzungo diozu.


Erantzun gizakiari dagokionari buruz. Natura, kokapena, luzera, eta garrantziari buruzko informazioa emanen duzu. Azalduko duzu nola heredatzen den, eta nola izan ditzakeen gizaki batek hainbeste zelula ezberdin, zelula guztiek ADN berbera badaukate. Geneei buruz hitz egin beharko duzu, eta azalduko duzu ere zeri deritzogun ADNa sekuentziatzeari, eta zer den genoma.


Proposaturiko baliabideak erabil itzazu. Kontuan izan ADNari buruzko informazioa etengabe eguneratzen dela.

Ataza hau hiru kideko taldeetan egiteko da. Ekoizpena hirugarren saioan aurkeztuko da.
GALDETEGIA :
1. Zeri deritzo giza genoma? Zer ulertzen duzu giza genomaren mapaz hitz egiten denean?
2. Zergatik deitzen zaio Bizitzaren liburua?
3.Gordetzen duen mezua kodetuta dago. Zer esan nahi du?
4. Zenbat letra dauzka haren alfabetoak? Eta liburu osoak? Posible izango da genoma berdina duten bi pertsona aurkitzea? Arrazoitu erantzuna
5.Haren garrantziaren froga bat kostua da, bai gizakizkoa baita ekonomikoa ere. “Giza Genoma Proiektuan” -GGP euskaraz, PGH gaztelaniaz- nazioarteko partzuergo publiko batek eta enpresa pribatu batek hartu zuten parte. Zeintzuk eratzen zituzten bi enpresa horiek? Zenbatekoa izan zen kostua -dirutza, ikertzaile kopurua, denbora- ?
6. El Paiseko El padre del genoma humano erreportajean bizidunen patenteen arazoaz hitz egiten da. Bi zutabeko taula batean alde onak eta alde txarrak aztertu ondoren, zein da zure iritzia?

7. Giza Genoma Proiektua gizadiak ekin dion enpresa handienetako bat izan da. Zientziaren aurrerapenak ekarriko duen ezagutza lortzera zuzenduta badago ere, gure osasunerako ondorio nabariak ere izan beharko lituzke: zeintzuk?

8. Behin genoma sekuentziatuta, benetako lana hasten da, geneek egiten dutena argitzea, hau da, zertarako balio duten fabrikatzen dituzten proteinek: letrak ezagutu eta El Quijote liburu osoa ulertuz irakurtzen dagoen diferentzia maila bera. Lan horretan genoma, proteoma eta transkriptomaz hitz egiten da. Zein izanen da bakoitzaren ardura?

9. Dagoeneko identifikatu dira geneak zeinen mutazioak ezagutzen diren milatik gorako gaixotasun monogenetiko heredagarrien oinarria diren. Deskubritzen ari dira ere, geneak zeinen mutazioak etiologia konplexua duten gaixotasun arruntak izatera aurrez bultzatzen dutenak, adibidez, diabetesaren forma ezberdinak, zenbait minbizi, bihotz gaixotasunak, buru gaixotasunak… Hainbat kasutan terapia egokien garapenera eraman dituzte, eta beste zenbaitetan horren bidean daude. Azaldu:

a. Zer diren mutazioak, nola sortzen diren eta zein neurritan diren edo ez kaltegarriak.

b. Nola hereda daitezkeen gaixotasunak eta zer diren gaixotasun heredagarri monogenikoak
10. 1990ean giza gaixotasunen 100 gene baino gutxiago identifikatu ziren. Proiektua amaitzean, 2003an, 1400 baino gehiago ziren, eta kopuru hori handituz doa. NCBI-ren web orrian lorturiko datuakikus ditzakezu. Estatu Batuetako National Center for Biotechnology Information erakundeari dagokio, eta dohain eskueran jartzen dituzte giza genomaren datu guztiak biltzen dituen base datuak. Datuok etengabe ari da eguneratzen. Sar zaitez web orrian eta, datuak aurkitu ondoren, adierazi kromosoma bakoitzean identifikatutako gene kopurua. Aipatu kontsulta egin duzun eguna.
11. Test genetikoek egungo gaixotasunen informazioa ez ezik, gure bizitzan zehar izan ditzakegun gaixotasunen informazioa ere, eman ahal digute. Hala ere, kasu askotan oraindik ez dira garatu horiek tratatzeko terapiak. Horretaz ari da Terapia genikoa, baina oraindik esperimentazio fasean dago. Azal ezazu zertan datzan, zer lorpenak izan diren eremu horretan eta zer etorkizun aurreikusten zaion.
12. Auzitegiko medikuntza, ikerkuntza kriminala eta justizia ere iraultzatu ditu. Azaldu zein neurritan.
13. Giza genoma deskodetu zuten zientzialariek gizadiaren antzekotasun nabariaren froga bezala aurkeztu zuten. Bi pertsonen DNA %99an gutxienez berdina zela azpimarratu zuten. Baina, azken aldian iraultza genetikoen arriskuaz entzuten dugu, portaera arrazistak elikatzeko erabil litekeelako, zenbait talderen baztertzea edo diskriminazio genetikoa ere sortuz. Beldur handia dago informazio genetikoaren erabilera okerra egiteari. Azaldu zer gerta litekeen. Azaldu beldur horiek oinarrituta dauden ala ez, eta zein egoeratan sor litezkeen baztertzeak.
14. Zein eskubide daukagu norbereko informazio genetikoari dagokionez?
15. Zure ustez giza genomaren ezagutzak zer onurak ekarriko dizkigu etorkizunean? Uste duzu kalteak ere izanen direla?

Baliabideak

Galderari erantzuteko hurrengo esteketan agertzen den informazioa aztertu beharko duzu. Lehendabizikoa euskaraz dago, eta besteak, gaztelaniaz.
Giza genoma wikipedian
•Oinarrizko genetika Howard Hughes mediku institutuko webetik.
Biziaren sekretua. El País-eko grafikoa
Bizia deskodetu. DNAri buruzko animazioa El Mundo aldizkaritik.
•Genomari buruzko animazioa El Mundo aldizkaritik
Giza genomak gene kontzeptua birplanteatzera behartu du. El Pais-eko artikulua.
Genetika terminoen glosategia. National Human Genome Research Instituteko webean.
Gizakia deskodetzen. BBCko berezia
•Agur genoma, kaixo transcriptoma El Pais-eko artikulua.

EKOIZPENA

Atazan planteaturiko galderei erantzungo diezu, gehienez 500 hitz erabilita.
Grafikoak (irudiak, animazioak …) erabil ditzakezu. Horiek edukiak ulertzeko duten garrantziaren arabera baloratuko dira.
Formatu digitalean aurkeztuko duzu, word, power point edo antzeko dokumentu bezalakoa.